Edukira joan

Eztabaida:Goiuriko etxea

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Izenaren inguruan

[aldatu iturburu kodea]

Frantzian sortutako etxea izanda, Hauteville uztea pentsatu dut, ingeleraz ere izen hori darabilte. Kontua da gazteleraz, italieraz, sizilieraz, latinez... itzulita agertzen dela. Ez dakit tradizio historikoa egongo den, edo itzulpena berez leku konkretu bat ez delako egiten den. Euskaraz, kasu horretan, Goiuriko etxea litzateke, baina pixka bat heavya iruditu zait itzulpen hori egitea. Zuek zer deritzozue? -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:55, 16 abuztua 2014 (UTC)

Nobleziaren deitura hauek itzultzeko tradizio luzea dago Europan zehar; hizkuntza batzuetan, bestetan baino neurri handiagoan. Euskaraz ere, itzultzeko joera izan da tradizioan, eta gaur egun ere bizirik da joera hori (EIMAren izen zerrendako errege-erreginak ditugu horren lekuko, adibidez). Beraz, itzultzearen aldekoa naiz. «Goiuriko etxea» itzulpen egokia da. --Xabier Armendaritz 2014-08-16, 12:03 (UTC)